Plastikora egokitzen hasi diren animaliak

Plastikora egokitzen hasi diren animaliak Koral bat mikroplastikoz elikatzen hasi da. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/plastikora-egokitzen-hasi-diren-animaliak/@@download/image/1366_2000.jpg
2019/07/02
berria

Ane Urrutikoetxea @aneurruti

Koral bat mikroplastikoz elikatzen hasi da.
Plastikora egokitzen hasi diren animaliak

Moldatu ala hil. Dagoeneko inor ez da harrituko itsasoa plastikoz beteta dagoela esaterakoan, edota mikroplastikoak denean daudela adierazterakoan. Hain zuzen, 2,06 eta 13,51 mikroplastiko pieza bitarteko kopurua aurkitu daiteke litroko itsasoan. Ondorioz, ehunka espezie desagertzeko arriskuan daude; natura, baina, indartsua da, eta egoerari aurre egiteko prestatzen hasi da. Hala, mikroplastikoz elikatzen hasi den koral bat aurkitu berri dute.

Astrangia poculata izena du, eta Karibeko ur-azalean aurkitu daiteke. Hain zuzen, eremu urbanizatuetatik gertu dauden koralak ikertu dituzte, haiek direlako plastikoarekin kontaktu gehien dutenak. Deskubritu dutena harrigarria da; koral horien polipo bakoitzak ehun mikroplastiko zati inguru zituen. 

Ikerketan sakontzeko, koral zati bat hartu eta laborategira eraman zuten; bertan, mikroplastikoa eta bere ohiko janari naturala eman zioten. Ondoren, korala ireki zuten; Astrangia poculata mikroplastikoz betea topatu zuten. Ondorioa; koralak nahiago du mikroplastikoz elikatu.