Plastikoa sei aldiz azkarrago deskonposatzeko gai den "superentzima" bat garatu dute

Plastikoa sei aldiz azkarrago deskonposatzeko gai den "superentzima" bat garatu dute Orain dela urte eta erdi, gutxi gora behera, Erresuma Batuko Portsmouth Unibertsitateko zientzialari talde batek, ustekabez ohiko plastiko kutsakorra irensteko gai den entzima bat sortu zuen. Aurkikuntza hau irtenbide potentzial bilakatu daiteke munduko ingurumen arazorik handienetako bati aurre egiteko. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/plastikoa-sei-aldiz-azkarrago-deskonposatzeko-gai-den-superentzima-bat-garatu-dute/@@download/image/c8d11751b6d9de995c978f123afb85b7.jpg
2020/11/30

Testua: Jaione Dagdrømmer @hellehellei

Orain dela urte eta erdi, gutxi gora behera, Erresuma Batuko Portsmouth Unibertsitateko zientzialari talde batek, ustekabez ohiko plastiko kutsakorra irensteko gai den entzima bat sortu zuen. Aurkikuntza hau irtenbide potentzial bilakatu daiteke munduko ingurumen arazorik handienetako bati aurre egiteko.
Plastikoa sei aldiz azkarrago deskonposatzeko gai den "superentzima" bat garatu dute

Molekula txiki hauek PET materialez egindako milioika tona plastiko botila degradatzen dituzte, eta PEF-ez egindakoak ere irensten dituzte. Azken material hau, plastiko biologikoan oinarritutakoa da, kristalezko garagardo botilen ordez erabiltzen hasi dena. 

Orain, aurkikuntza burutu zuen zientzialari taldeak argitaratu duenez, "superentzima" bat sortu dute aurreko aurkikuntza hobetuz. Honek plastikoa sei aldiz azkarrago degradatzen du. 

Ikerketa taldeko zuzendaria den John McGeehan-ek aipatu du aurkikuntzak oso ongi funtzionatzen badu ere, merkaturatzeko prozesua oraindik motel doala, baina bide onetik. Ea laster argia ikusten duen proiektu honek eta plastikoen arazoari irtenbidea ematen has gaitzkeen!