Plastikoa jaten duen entzima bat sortu dute

Plastikoa jaten duen entzima bat sortu dute Texas unibertsitateko ikertzaile talde batek plastikoa jaten duen entzima bat sortu dute. Honek egungo plastiko hondakinen arazoari amaiera jarri liezaioke. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/plastikoa-jaten-duen-entzima-bat-sortu-dute/@@download/image/Captura de Pantalla 2022-05-24 a las 13.19.48.png
2022/05/26

Testua: Jaione Dagdrømmer @hellehellei

Texas unibertsitateko ikertzaile talde batek plastikoa jaten duen entzima bat sortu dute. Honek egungo plastiko hondakinen arazoari amaiera jarri liezaioke.
Plastikoa jaten duen entzima bat sortu dute

Texas-eko ikertzaile talde batek plastikoa deskonposatzeko gai den entzima baten aldaera bat sortu du. Plastikoak ehundaka urte behar izaten ditu desagertzen, bada, entzima honekin orduetan edo egunetan desagertzen da. 

Entzima honek munduan dauden milioika tona plastikoren arazoarekin amaituko luke. Izan ere, zabortegiak material honetaz gainezka daude, eta gure lur eta urak kutsatzen ari da. "Entzima jasangarriago hauengatik, plastikoaren ekonomia zirkularraren atarian egon gintezke", adierazi du Hal Alper ingeniariak, Texaseko ikertzaileak.

Ikertzaile talde honek ziurtatzen du eurek sortutako entzimak plastikoa ordu batzuen buruan edo egun batzuen buruan desagerrarazi lezakeela. Emaitza honetara iristeko, zientzialari taldeak plastikozko 51 ontzi probatu zituzten, material ezberdinez osatutakoak.

Egun, plastikoak zabortegietan amaitzen du edo erre egiten da. Biak ala biak, aukera garestiak dira eta airera gas kutsakorrak jaurtitzen dituzte. Munduko plastikoaren %10 bakarrik birziklatzen da. Aldiz, urtero, 400 milioi tona plastiko hondakin sortzen dira. 
Ikertzaileek ziurtatu dute entzima hauen erabilerak plastikoaren arazoarekin amaituko lukeela. Orain, aditu hauek entzimen eskala zabaltzea planteatzen ari dira, industriaren sektorean aplikatu ahal izateko eta baita ingurumenean ere. Teknologia honentzako patentea eskuratzeko eskaera egin dute jada.