Plastic Mask Assassin

Punk-oi! doinu gogorrak, letra erasokorrak eta kalitatea; horixe da Algortako gazte hauen bigarren lanean aurkituko duzuna. Lehenengo diskoarekin txundituta utzi zuten bat baino gehiago, eta hasitakoa sendotzera dator honako lan hau. Sortzen duten soinua pauso bat haratago eramanez, Algortako eskolako oi! rockeroa da nagusi, beti ere gitarra beste instrumentuen gainetik nabarmenduta. Oi!, Infamous Glory edo Algorta birgrabatua azpimarragarriak dira. Doinu gogorrak gustuko badituzu, gustatuko zaizu!