Planeta ala plastikoa?

Planeta ala plastikoa? Jorge Gamboa artista mexikarrak egin du; zer iruditzen zaizue National Geographicen portada? https://www.gaztezulo.eus/albisteak/planeta-ala-plastikoa/@@download/image/dims.jpg
2018/05/18
berria
Jorge Gamboa artista mexikarrak egin du; zer iruditzen zaizue National Geographicen portada?
Planeta ala plastikoa?

Plastikoak gure bizitzak aldatu ditu erabat. Duela urte batzuk garapenaren ikurra zen, eta orain, ingurugiroaren amesgaiztoan bilakatu dira. National Geographic aldizkariak portada eskaini dio hilabete honetan; Jorge Gamboa artista mexikarrak diseinatu du.

 

Aldizkariak plastikoaren gaia sakon landu du hil honetako zenbakian, baina ez da hitzetara soilik mugatu; adierazi dutenez, hemendik aurrera aldizkaria ez dute plastikoan bilduta banatuko, birziklatutako paperean baizik. Aldizkariak hainbat datu beldurgarri zabaldu ditu: 5.700 milioi de tona plastiko ez dira birziklapen prozesutik pasatzen, eta urtero 8 milioi tona plastiko botatzen dira itsasora. Eta noiz desagertzen da? Ba 450 urte behar ditu plastikoak biodegradatzeko. Beldurgarria, ezta?