Pj Harvey

Pj Harvey https://www.gaztezulo.eus/@@site-logo/logoa.png
2015/02/10
albiste-laburra
Pj Harvey
Eskultura mutantearen kontzeptutik edaten duen performancea eginez grabatzen ari da bere azken diskoa. Londresko Somerset House eraikinean jarri duten kristalezko kutxa handi baten barruan sartu da taldekideekin batera, lau astez kontzeptu artistiko musikal berria eraiki nahi duen proiektua egikaritzeko. Recording in Progress deitu dute proiektua, eta jendeak, taldetan banatuta, 45 minutuz zuzenean ikus dezake grabazio lana. Kutxa barruan diren musikariek, ordea, ez dituzte bisitariak ikusten. Modu ezohikoa PJ Harveyrena bere azkenengo diskoa grabatzeko.