'Piztu telebista' saioa hasiko da bihar ETB1en

'Piztu telebista' saioa hasiko da bihar ETB1en Familia zein lagun-taldeak telebista aurrean jarri eta euren erreakzioak jasoko dituzte saioan. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/piztu-telebista-saioa-hasiko-da-bihar-etb1en/@@download/image/p044_f01w768.jpg
2021/10/13

Testua: Maitane Legarreta Etxezarreta
@mailegetx

Familia zein lagun-taldeak telebista aurrean jarri eta euren erreakzioak jasoko dituzte saioan.
'Piztu telebista' saioa hasiko da bihar ETB1en

Goggle Box Erresuma Batuan arrakastatsu izan den saioan oinarrituta, familiak, lagun-taldeak.. etxeko sofan telebista aurrean jarriko ditu Piztu Telebista saio berriak. Azken egunetan telebistan eman diren saio zein albistegietako zatiak jarriko zaizkie beraien erreakzioak ikusteko.

ETB-k zabaldu duen promozio bideoan nabarmendu duenez, saio "berritzailea" izango da eta "Euskal Herriaren isla den formatua". Euskal Herriko hainbat familiren edota lagunen etxeetan sartuko dira astero, eta telebistan eskaintzen zaizkien edukien aurrean duten jarrera erakutsiko dute: iruzkinak, eztabaidak, erreakzioak... Albiste, erreportaje, lehiaketa, dokumental, kirol saio, telesail, reality eta telebista magazinak jarriko dizkiete, denei eduki bera saio bakoitzean. Familia bat baino gehiago izango direnez, bakoitzak zer modutara erreakzionatzen duen ikusi ahalko da. Parte-hartzeko familia eredu ezberdinak topatzen saiatu dira, Euskal Herriko familien eta euskal gizartearen aniztasuna jaso nahian. 

Ostegunetan emango dute saioa, 22:30ean.