Pixar trans nerabe bat gorpuzteko ahots aktore baten bila dabil

Pixar trans nerabe bat gorpuzteko ahots aktore baten bila dabil Pixar-en ahots aktore rolerako casting bat partekatu du San Frantzisko hiriko Trans March Twitter kontuak. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/pixar-ek-trans-nerabe-bat-gorpuzteko-ahots-aktore-baten-bila-dabil/@@download/image/pixar_estudio_trans.jpg
2021/04/30

Testua: Jaione Dagdrømmer @hellehellei

Pixar-en ahots aktore rolerako casting bat partekatu du San Frantzisko hiriko Trans March Twitter kontuak.
Pixar trans nerabe bat gorpuzteko ahots aktore baten bila dabil

Azken urteetan ikusi ahal izan dugu nola Disney eta Pixar-ek aniztasunaren alde egiten duten beresorkuntzetan. Orain, Pixkar-ek pauso bat gehiago eman nahi du bere unibertsoan trans nerabe bat gehituz. 

Casting-aren albistea berehala zabaldu da. Pixar ahots aktore trans bat bilatzen ari da bere pertsonaia berriari ahotsa jartzeko. 14 urteko neska trans bat da pertsonaia, dibertigarria, zintzoa eta beti besteak babesten dituena. 

Casting iragarki hau pasa den apirilaren 20an partekatu zuen San Francico's Trans March kontuak Twitter-en. Erakunde hau Estatu Batuetako garrantzitsuena da trans pertsonen eskubideen defentsan. 

Eskaintza honetatik harago, garrantzitsua da Pixar-ek komunitate honengan pentsatu izana eta honi ikusgarritasuna eman nahi izatea. Izan ere, LGTBIQ+ komunitatearen barruan bazterkeria muturrekoena jasaten duen kolektiboa baita. 

Iragarki honen bitartez 14 urteko neska transexuala gorpuztuko duen ahots gazte baten bila dabil Pixar. Pertsona horrek 12-17 urte bitarte izatea da eskatzen duten baldintzetako bat, dibertigarria, energiaz betea eta kanporakoia izatea. Mikrofono aurrean eroso sentitzea ere baloratuko da.

Proiektu berri honen inguruan dakigun bakarra pelikula luze bat izango dela da eta Jess deitutako pertsonaia transexuala egongo dela bertan, Pixarren lehen trans pertsonaia hain justu. LGTBIQ+ komunitateak begi onez jaso du albistea, Pixar-en edozein sorkuntzek sekulako eragin kulturala baitute gure egungo gizartean eta honek ikusgarritasuna emango baitio kolektiboari. Izan ere, hitz egiten ez dena ez da existitzen eta bada garaia kolektibo honek askatasunez solastekoa.