Pitonisen sekretua

Pitonisen sekretua https://www.gaztezulo.eus/albisteak/pitonisen-sekretua/@@download/image/16p34-1.jpg
2012/12/13
berria
Pitonisen sekretua
Antzinako Grezian ohitura zen Delfos-eko Orakulura hurbiltzea eta jainkoei aholkua edo laguntza eskatzea. Bertako emakume apaizak, “pitonisak” edota “sibilak”, jainkoekin hitz egiteko gai omen ziren. Herritarren galderei erantzuteko, “pitonisek” bertako kobazuloetara sartu eta ereinotz hostoak mastekatzen zituzten, eta “jainkotiar kea” irentsi ondoren, trantzean sartu ohi ziren. Egungo ikerketek trantze haien azalpen zientifikoa eman dute. Izan ere, trantzeen eragileak haitzuloetako hidrokarburo eta hidrosulfuro jarioak ziren, etano eta metano gasak, alegia.