Pirata, altxorra, mapa… eta eskua!

Pirata, altxorra, mapa… eta eskua! https://www.gaztezulo.eus/@@site-logo/logoa.png
2015/06/11
albiste-laburra
Pirata, altxorra, mapa… eta eskua!
Aiton-amonen etxea garbiltzen ari zela, aurretiaz sekula ikusi ez zuen aurkikuntzarekin egin zuen topo Floridako gazte batek. Egurrezko kutxa bat zen. Zabaldu eta altxor baten mapa zirudiena topatu zuen, txanpon zahar-zahar batzuk alboan zituela, eta harrigarriena… pertsona bati moztutako eskua! Familiak uste duenez, Tampako kondaira batek biltzen duen Gaspar izeneko pirataren eskua eta mapa izan daitezke…