Pin-Up estetikari buruzko hitzaldia emango dute bihar Donostian

Photoguneren eskutik, Antonio Alay argazkilariak Pin-Up estetikaren inguruko hitzaldia emango du bihar Donostiako Fnac-en, iluntzeko 19:30etan. 2012ko Hasselblad saria jasotzeko izendatu berri dute, eta bere bideo eta argazkietatik abiatuta, estilo honen inguruko xehetasunak emango ditu. Asteburuan, gainera, rockari buruzko bere liburua aurkeztuko du, eta tailer bat emango du Bukowsky aretoan.
Pin-Up estetika 50.eko hamarkadan sortu zen, baina gaur egun ere berriro berpiztu da. Dtia Von Teese dantzari eta aktoresa, edota iragan urtean hil zen Amy Winehouse kantaria izan dira beren look probokatibo eta sentsualen bidez estiloa lehen planora itzularazi dutenak.
Bartzelonarrak bere gurasoei esker ezagutu zuen argazkigintzaren mundua. Irudi klasikoetatik abiatu zen, zuri-beltzezko laborategiko argazki zaharretatik. Hainbat eskoletan jaso zuen argazkigintza, zinema eta telebistaren inguruko prestakuntza, eta hortik aurrera, bere ibilbide artistikoari ekin zion. Argazkigintzaren inguruko tailerrak eta kurtsoak eman ditu, eta hamaika erakusketa jarri.
Alayek zuzenean erakutsiko du bere lanak nola egiten dituen. Hitzaldia arratsaldeko 19:30etan hasiko da, Donostiako Fnac-en.

Larunbatean tailer bat emango du Bukowsky aretoan.
Gainera, 'Rockin' Spain' liburua aurkeztuko du, rock&rollaren bihotzera egindako lana, hain zuzen. Espainiako musikari aitzindariak, protagonistak, diskorik klasikoenak, areto ezkutuak, toki mitikoak, eta beste hainbat gai landu ditu bertan.

Beste ekintzak