“Pintxatu” ***

“Pintxatu” *** https://www.gaztezulo.eus/albisteak/pintxatu/@@download/image/pintxatu.jpg
2010/01/04
kritika
Testua: Aritz Sound System
Askoren artean
103.zenbakia
Donostiako A Fuego Negro jatetxeak eta Talka diskoetxeak elkarlanean kaleratutako disko eta errezeta liburuxka honetan, musika beltzaren eta janariaren arteko harremana dasta daiteke. Bi osagai horien arteko harreman zuzenaren historian beste atal bat. Azpimarratzekoa da diskoaren aurkezpen zaindua eta txukuna, errezeta zein abestiei buruzko informazioa eta irudi osagarriak edukitzea eskertzekoa baita mp3aren garaian. Musika beltzaren zaleak asetzeko menua da; Euskal Herrian erritmo horiek lantzen dituzten lagunek nahiz ohiko nazioarteko laguntzaileek prestatua.