Pinterestek ere story-ak izango ditu

Argi eta garbi sare sozialetako izar bilakatu dira stories izeneko aldi baterako eduki azkar eta dinamikoak; soilik 24 orduz egoteak eta ondoren desagertzeak oso erakargarri bilakatu ditu, eta dagoeneko erabiltzaileek askoz maizago erabiltzen dituzte story-ak argitalpenak baino, dela Instagram, TikTok, Facebook edota Twitterren. Gauzak horrela, Pinterestek ere bereak sortu ditu, story pins izenarekin.
Oraingoz beta bertsioan dauden arren, dagoeneko probatu daitezke story pins-ak; Pinterestek berak azaldu duenez, bideoekin egindako ikus-entzunezko istorioak dira, off ahotsarekin, etiketak jartzeko aukerarekin eta irudi zein testuak txertatzeko aukerarekin. Bestelako sare sozialetan gertatzen den moduan, bertikalak izango dira.
Pinteresten story hauek aldi baterako pentsatu diren arren, gordetzeko aukera ere eskainiko du sareak; hala, erabiltzaile baten profilean sartzerakoan berriro ikusi ahalko dira.