Pinochet eta CIA eskutik

Santiago Txileko hiriburuan, CIA eta Pinocheten arteko harremana erakusten duten isilpeko hainbat agiri topatu dituzte. Gogoan izango duzuenez, Pinochetek estatu kolpea eman zuen 1973ko irailaren 11n, Salvador Allende zenaren gobernu demokratikoa eten eta milaka hildako eragingo zituen diktadura ezarriz. CIAk parte-hartze zuzena izan zuen kolpean, baina agiriok lehenagotik ere gerra zikinarekin zerikusi zuzena izan zuela frogatzen omen dute. Eta Allende baino lehen presidente izandako Eduardo Frei ez zela peritonitisaren ondorioz hil ere bai.