Pinguino homosexual bikote batek arrautza abandonatu bat adoptatu du

Pinguino homosexual bikote batek arrautza abandonatu bat adoptatu du Berlineko zoologikoko bi pinguino arrek pinguino ama batek abandonatutako arrautza bat adoptatu dute. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/pinguino-homosexual-bikote-batek-arrautza-abandonatu-bat-adoptatu-du/@@download/image/3079115.jpg
2019/08/19
albiste-laburra
Berlineko zoologikoko bi pinguino arrek pinguino ama batek abandonatutako arrautza bat adoptatu dute.
Pinguino homosexual bikote batek arrautza abandonatu bat adoptatu du

Hamar urte dituzten Skipper eta Ping pinguinoek aspalditik erakutsiak zituzten zaintzaile senak harriak edo arrainak inkubatzeko saiakerak eginak baitzituzten, zoologikoak adierazi duenez.

Pasa den hilabetean guraso bihurtzeko euren aukera ikusi zuen bikoteak. Ama pinguino batek bere arrautza abandonatu zuen eta beraiek, bi aldiz pentsatu gabe adoptatu egin zuten. Zooaren esanetan, naturalki gertatu zen prozesua, arrautza ikusi zutenean berehala jakin zuten zer egin behar zuten, eta arrautza modu bikainean zaintzen ari dira.

Guztia ongi badoa eta arrautza ugalkorra bada Skipper eta Ping guraso bilakatuko lirateke iraila hasieran. Pozarren eta erabateko naturaltasunez, behar duen bezala.