Pilotua lo seko

Hegazkin pilotu bat loak hartu zuen, Tokyo eta Yamaguchi hirien arteko hegaldia egiten ari zela. Japoniako Garraio Ministerioko ikuskatzaile bat hegazkinean zihoan, zerbitzuaren ohiko azterketa egiteko. Hegazkina 12.000 metroko altueran zebilela, pilotuaren bila joan zen. Eta hantxe aurkitu zuen, lo seko. Esnatu ondoren, berriro ere loak hartu zuen. Hala ere, hegazkin konpainiaren bozeramaileak adierazi duenez, ez zen inolako arriskurik izan
pilotu automatikoa martxan jarrita zegoelako!