“Pieces of people we love

“Pieces of people we love https://www.gaztezulo.eus/albisteak/pieces-of-people-we-love/@@download/image/The_Rapture_Pieces_of_people_we_love.jpg
2011/07/01
kritika
Testua: Iñigo Etxarri
The Rapture
120.zenbakia
“Pieces of people we love
New Yorkeko taldeak diskoa grabatu berri du: In the Grace of Your Love. How Deep Is Your Love singlea laster zintzilikatuko dute Sarean, baina bitartean 2006an argitaratutako lana behin eta berriz entzutea besterik ez zaigu geratzen. 1998an osatutako ‘bateria jole frustratuen’ talde honek New Yorkeko musika eszena astindu zuen Dance Punk izenaz bataiatu zuten estilo dantzagarriarekin. Luke Jenner gitarrak, Vito Roccoforte bateriak eta Gabriel Andruzzi multiinstrumentistak (teklatua, saxofoia, baxua…) osaturiko taldea herrialde ezberdinetako publikoa dantzan jartzeko gai da.