Pickford eta Fairbanks

Pickford eta Fairbanks https://www.gaztezulo.eus/albisteak/pickford-eta-fairbanks/@@download/image/2012744873Mary_Pickford.jpg
2012/12/13
berria
Poverty Row Entertainment Mary Pickford aktorearen biopica prestatzen ari da. Pickford zine mutuko emakumezko izarrik handiena izan zen, eta Charles Chaplin, D. W. Griffith eta Douglas Fairbanks senarrarekin batera United Artists sortu zuen. Lily Rabe gazteak gorpuztuko du Pickford, eta Jude Law ariko da Fairbanksen azalean. Hasiera batean, Jonathan Demme (Silence of the Lambs, 1991) zen zuzendaritza lanaz arduratzekoa, baina agenda kontuak tarteko, Jennifer DeLiaren eskuetan utziko du lana.