Piano Classique festibalaren bigarren edizioa datorren asteartean amaituko da

Piano Classique festibalaren bigarren edizioa datorren asteartean amaituko da https://www.gaztezulo.eus/albisteak/piano-classique-festibalaren-bigarren-edizioa-datorren-asteartean-amaituko-da/@@download/image/2011843294pianoclassic_copia.jpg
2012/12/13
berria
Astelehenean hasi zen eta datorren asteartean, abuztuaren 9an amaituko da Miarritzen eta Arrangoitzen antolatu duten Piano Classique festibala. Pasa den urtean festibalak izan zuen arrakastaren ondoren, bigarren edizioa antolatu dute. 

Pasa den urtean egin zuten lehendabizikoz Piano Classique festibala, talentuzko pianista gazteak publikoari ezagutarazteko, hain zuzen ere. 1.800 lagun elkartu ziren eta arrakasta izan zuen lehendabiziko edizioak, hortaz, antolatzaileek esperientziarekin aurrera egin dute, aurten ere.
Hamaika kontzertu izango dira guztira aste batean, eta 19 artistek eta 13 pianistek hartuko dute parte. Pasa den urtean bezala, aurten ere, bi konpositore omenduko dituzte, kasu honetan Ludwig Van Bethoven (1770-1827) eta Franz Liszt (1811-1886).
Parte hartzen ari diremn pianisten artean Victoria de la musiques lehiaketan errebelazio instrumentala izan zen Fransois Dumont, Frederic Doria-Nicolas, Tristan Pfaff eta Lutxi Nesprias izango dira, besteen artean.


Egitaraua


Abuztuak 4, osteguna:
11:00 Joute Musicale-Paganin/Liszt
Yedam Kim (pianoa), Samuel Nemtanu (Bibolina)
Abuztuak 5, ostirala:
21:00 Les trios Beethoven/Ravel
Trio Metabole (pianoa, bibolina, biolontxeloa)
Abuztuak 6, larunbata:
11:00 Moment musical Schubert/Liszt
Fréderic d´Oria Nicolas (pianoa)
21:00 Bethoven Les grandes sonates
Abuztuak 7 igandea:
11:00 Liszt: Ange Ou démon
Tristan Pfaff (pianoa)
Abuztuak 8, astelehena:
11:00 Exploration au piano Byrd/Couperin/Beethoven/Carter
Jean SUgitani (pianoa)
Abuztuak 9, asteartea:
21:00 Opera Liszt.- Liszt/Verdi/Berlioz/Bizet
Amaya Domingez (Mezzo/Soprano), Abdellah Lasri (Tenor), eta Martin Surot (pianoa)