“Phonography”

“Phonography” https://www.gaztezulo.eus/albisteak/phonography/@@download/image/10p12-3.jpg
2001/07/04
kritika
Testua: Aritz "Sound System"
DJ Smash
10.zenbakia
Oraindik orain bilduma bitxia dugu 2001ean argitaratutako hau. Disko jartzaile baten saioa grabatu eta editatzea aspaldidanik ohikoa den arren, DJ Smashek arakatu eta nahastutako altxor horien berezitasuna kantu originalen nahasketetan datza; hau da, aurretik beste DJ edo produktoreek nahastutako kantuak erabili dituela. Partehartzaileen artean, Guru, Ronny Jordan, Us3, Salif Keita, Grace Jones, St. Germain, Angelic Kidjo... izen gehiago behar al dituzu?