Phone Booth (Ultima llamada / Phone Game) ***

Phone Booth (Ultima llamada / Phone Game) *** https://www.gaztezulo.eus/albisteak/phone-booth-ultima-llamada--phone-game/@@download/image/32p44-3.jpg
2003/07/04
kritika
Testua: Iñaki Lazkano
Aktoreak: Zuzendaria: Joel Schumacher. Aktoreak: Colin Farrell, Katie Holmes, Kiefer Sutherland, Radha Mitchell. Generoa: thriller /suspensea. Herrialdea: AEB. Urtea: 2002. Iraupena: 81 minutu. 
32.zenbakia
Ezkonduta dagoen arren, aktore gaztetxo batekin gutiziatu da Stu Shepard publizista. Emazteari adarrak jartzeaz gain, Pamela xaloari ere ez omen dio ezkonduta dagoela aitortu. Emaztearen susmoak uxatzeko, telefono kabina batetik hots egiten dio beti Stuk maitaleari. Psikopata arriskutsu batek, ordea, guztia daki eta modurik gordinenean ordainaraziko dio fideltasunik eza Stu gonazaleari. Alegia, José Luis López Vázquezek Antonio Merceroren telefono kabinan nozitu zuen amesgaiztoa txiki geratzen dela Sturenaren ondoan. Suspensez tindatutako thriller beltz irudimentsua da.