Petrolioa etsai

Malvina uharteetan aurkitutako petrolio erreserbek arriskuan jarri dute bertakoen bizimodu lasaia. Izan ere, orain arte 3.000 biztanle inguru bizi izan dira Nafarroaren tamaina duen herrialdean; hau da, lesakarrak foru erkidego osoan adina dira. Beraz, malvinar guztiek elkar ezagutzen dute, eta konfiantzan oinarritutako egunerokotasunera ohitu dira. Bertan erregaia aurkitu duen Rockhopper enpresak, ordea, 2016rako ustiaketa plana martxan izatea espero du, eta uhartez osaturiko estatuan aberastasuna eta lanpostuak sortzea. Ondorioa? Atzerritar ugari hurbilduko dira, eta diru goseak ere harremanak garraztuko ditu.