Pertsonak berogailu

Jernhusen AB, Suediako eraikuntza-enpresak, metroan bidaiatzen duten pertsonek sortzen duten beroa aprobetxatu nahi du bulego-eraikin bat berotzeko. Enpresak honek bulego-eraikin bat egin du Stockholm hiriburuan, eta bulego ondoko metro geltokitik egunero pasatzen diren 250.000 pertsonek sortzen duten beroa aprobetxatu nahi du sistema martxan jartzeko. Sistema horrekin eraikinaren energia beharren %15 asetzea espero dute.