Pertsona eta txakurren arteko harremana guraso eta seme-alaben antzekoa da

Pertsona eta txakurren arteko harremana guraso eta seme-alaben antzekoa da Txakur eta bere zaintzaileen arteko lotura ama eta seme-alaben antzekoa da ikerketa baten arabera. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/pertsona-eta-txakurren-arteko-harremana-guraso-eta-seme-alaben-artekoaren-antzekoa-da/@@download/image/relacion-duenos-perros.15-12-2021.natura.jpg
2021/12/21

Testua: Jaione Dagdrømmer @hellehellei

Txakur eta bere zaintzaileen arteko lotura ama eta seme-alaben antzekoa da ikerketa baten arabera.
Pertsona eta txakurren arteko harremana guraso eta seme-alaben antzekoa da

Etxeko txakurrak bertan bizi diren pertsonekin harreman estuak garatu ditzakete, horrenbeste ezen ama eta seme-alaben arteko harremanaren antzekoa litzatekeela. Hungariako Biologia Institutuak gauzatutako ikerketa batek animalia hauek jabeen hizkeraren bitartez jasotako estimuluak aztertu dituzte eta aurkitu dute txakurren erreakzioak haurrak amaren ahotsaren aurrean erreakzionatzen duenaren antzekoak direla. 

NeroImage aldizkarian argitaratutako ikerketak jabeen eta txakurren artean antzekotasun emozionalak frogatu ditu. Artikuluak deskribatzen du txakurrek euren zaintzalea maitatzeaz gain, berekiko lotura garatzen dutela. Haurrak, euren bizitzako lehenengo etapan, euren amekin, izaten dituzten erreakzioen oso antzekoak dira txakurrenak. 

Hainbat datu konduktualen eta neuro irudien analisiaren bitartez, ikertzaileek frogatu dute
 zaintzailearen hitzek txakurraren sentsibilitatearekin harreman dutela. Lehendabizi txakurren eta gizakien arteko lotura aztertu zuten, egoera arraroetan jarriz aztertzaileak, test baten bitartez. Ondoren, zaintzalea joan egin zen eta hau joatean nola erreakzionatzen zuten txakurrek behatu zen.

Ondoren, txakurren garuneko jarduera neurtu zen erresonantzia magnetiko bidez. Ariketa honetan txakurren zaintzaileak eta pertsona ezagunek hitz onak esan zizkioten animaliari, baita hitz neutroak ere. Espero bezala, gizakiekin lotuagoa zeuden txakurren garunentzat zaintzaileen ahotsa entzutea sari bat jasotzea bezala zen. Honek esan nahi du, bere etxeko kideen ahotsak entzuteko gai direla txakurrak. 

"Loturaren oinarrizko funtzioa indibiduoa (haurra, txakurra) zaintzailearen mendeko izatea da. Ikerketa honen emaitzak frogatu dute, haurrentzat bezala, txakurrentzat zaintzailearekin dituzten elkarrekintza positiboez gain, honen ahots neutroa entzutea ere atsegina dela", azaldu du Marta Gacsi-ek, ikerketaren autore nagusiak. 

Mota honetako aurkikuntzek erakusten dute txakur pertsona eta ama seme-alaba harremana uste zena baino antzekoagoak direla.