Perla beltzak

Perla beltzak https://www.gaztezulo.eus/albisteak/perla-beltzak/@@download/image/13p32-2.jpg
2012/12/13
berria
Perla beltzak
Polinesiako Pinctada margantifera kusku bikoa perla beltzak sortzeko baliagarria da. Jakina denez, gizakiok harribitxizaleak gara eta honenbestez, 60ko hamarkadara arte Polinesian egindako txikizioaren ondoren, ostra hau galtzeko zorian egon da. Azken urteotan, aldiz, aipatutako kuskua berreskuratzen ari da landaketa bidez. Gaur egun perla beltzen inguruko negozioak 140 milioi dolar mugitzen ditu mundu osoan eta 5.000 bat lagunek lan egiten dute sektorean.