Periscoperi agur

Periscoperi agur Twitterrek zuzeneko bideoak eskaintzeko app-a itxiko du martxoan. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/periscoperi-agur/@@download/image/twitter-trekt-stekker-uit-livestream-app-periscope.jpg
2020/12/16
berria

Ane Urrutikoetxea @aneurruti

Twitterrek zuzeneko bideoak eskaintzeko app-a itxiko du martxoan.
Periscoperi agur

Garai batean zuzeneko bideoak egiteko app erregea izandakoak badu amaiera data; Periscope-k existitzeari utziko dio 2021eko martxoan. Halaxe erabaki du Twitterrek, app hau eskuratu zuenetik sei urte igaro direnean. 

Dagoeneko ezinezkoa da Periscopen erabiltzaile berriak erregistratzea; pixkanaka, app-aren funtzioak desaktibatzen hasi dira, eta martxoan guztiz desagertuko da. Dena den, erabiltzaile direnek martxora arte app-a erabiltzen jarraitu ahalko dute, eta noski, beren bideoen artxiboak deskargatzeko aukera izango dute. Twitterrek adierazi du app-a desagertuko den arren, Periscoperen web orriak martxan jarraituko duela, eta bertan ikusgai izango direla orain arte grabatu diren bideo publikoak.

Itxieraren arrazoia ekonomikoa da, izan ere, geroz eta erabiltzaile gutxiago metatu ditu Periscopek azken urteetan, eta horrek mantentze gastuak handitu ditu, diru sarrerak gutxitzen joan diren heinean. Bitxia da app honen gainbehera azkarra, Twitterrek 2015ean erosi zuenean sekulako arrakasta baitzuen. Alternativa Twitter Live izango da; Periscoperen funtzio gehienak ditu, baina app hau Twitterrek berak garatu du 2016tik gaur egun bitartean.