Perbertsioak eta parafilia

Mendeetan zehar, batez ere XIX.eko mendikuntza eta Elizaren arteko uztarketaren ondorioz, ez dira gutxi izan ugalketari lotutako kopulazio hutsa ez diren gainontzeko jokaera erotikoak maltzurtzat jotzeko saiakerak. Okerra ez ezik, kaltegarria ere bada ikuskera hau, kulpa sentimendua dakarrelako.
'Perbertsio' eta 'parafilia' hitzen atzean zaharkituriko eta okerreko epistemia dago: derrigorrezko koitoaren esklusibitatea; hau da, ugalketa helburu duen praktika sexuala beste ezer ez onartzea. Dibertigarria eta anitza den hori, beraz, perbertsio bihurtzen da.
Sexologiak, aldiz, zalantzarik gabe, onuragarria den inbertsiotzat jotzen du aukera eta aldaera aberastasuna.
Ikuspuntu etimologikotik, 'per' atzizki latindarra superlatibo gisa erabiltzen da gehiegikeria bati buruz hitz egiten dugunean edo kaltea adierazten duenean: perbertsioa, horrenbestez, kaltegarria den bertsioa litzateke, gehiegikeria. Kopula derrigortuta, beste guztia perbertsioari lotu izan zaio mende luzez.
'Parafilia' kontzeptuak oso bestelako esanahia du. 'Filia' adierazpen greziarra maitasunari buruz mintzo da: errespetuarekiko, kontsiderazioarekiko edo laguntasunarekiko maitasuna; ez maitasun erotikoa. 'Para' atzizkia, bestalde, antzekotasuna edo gertutasuna adierazteko erabiltzen da. Ondorioz, parafilia esaten diogu instintu genesikotik eta kopulatik kanpoko desirari.
Derrigorrezkoa eta bakarra den bertsioaz (koitoaz) ahazteko garai zoragarria dugu begi aurrean, gaizki izendaturiko perbertsioez gozatzeko garaia. Funtsean hauek ez baitira perbertsioak; dibertsioak eta dibertsitateak baizik. Hau da, kopulazioaren bestelako aldaerak dira, gutxienez hura bezain dibertigarriak eta, dudarik gabe, hura baino anitzagoak.
Aukera sensitibo eta sentimental hauekin gozatzeko, hasteko, ikertzeko ausardia behar dugu, gero gure biografia erotikoan integratzeko. Beraz, adin guztiak aproposak dira gorputzaren geografian txoko, usain, testura, jokamolde, erreakzio... berriak ikertzeko.
Gutako bakoitzarengan zonalde erogenoek duten graziaren inguruan hitz egiten ari gara: lepoa, belarrietako lobuloak, garondoa, sabelaldea, uzkia, pubisa, izterrak, besazpiak, oinak... Sarketa ez den beste jokaera erotikoei zukua ateratzeaz ari gara: hozka egin, miazkatu, musukatu, ferekatu, harramazka egin, zimikoak egin, presionatu, masajeatu, laztandu, entzun, hitz egin, begiratu, erakutsi... Ukimenarekin ez ezik, gainerako estimulu sentsorialekin ere jolasteaz ari gara: entzumena, begirada, daztamena eta usaimena... Eta, noski, lurralde semantikoaren inguruan eta espazio sinbolikoei buruz hitz egiten ari gara: desiraren eta kitzikapenaren ainguratzeak. Nork bereak bilatu behar ditu: erromantisizmoa, gabezi sentsoriala, loturak, boterea, mespretxua, obedientzia, fetitxeak, jostailuak, hitzak, begiradak...

Haririk gabeko arrautza eramangarria
Bikotekidearekin aritzeko jolasa. Arauak nahieran molda daitezke, eta espazio publikoan, jende artean ala intimitatean erabil daiteke. Kideetako batek arrautza gorputzeko atal ezkutu batean ipiniko du. Beste kideak hurruneko mandoa dauka eta, honen bitartez, arrautza martxan jarri eta bibrarazten duenean, jolasten hasi aurretik bien artean adostutako hori (musukatu, laztandu, dantza egin, belarrira gauzak esan, ezkutuan oinak ferekatu...) egin beharko da. Botere jolasa da, azken batean: batek agindu, eta besteak egin. Konplizitateak zirrara sor dezake.

Buruz gora

JOLASERA!

PROBA EZANK

Buruz gora