Pentsamolde erromantikoa ezbaian jartzen duen 'Abundance' ikuskizuna estreinatuko dute Donostian

Pentsamolde erromantikoa ezbaian jartzen duen 'Abundance' ikuskizuna estreinatuko dute Donostian Fidelitatea eta monogamia eraiki den moduari erreparatuko diote eta baita desirari ere. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/pentsamolde-erromantikoa-ezbaian-jartzen-duen-abundance-ikuskizuna-estreinatuko-dute-donostian/@@download/image/1650994294_osamujika-abundance.jpg
2022/05/26

Testua: Maitane Legarreta Etxezarreta
@mailegetx

Fidelitatea eta monogamia eraiki den moduari erreparatuko diote eta baita desirari ere.
Pentsamolde erromantikoa ezbaian jartzen duen 'Abundance' ikuskizuna estreinatuko dute Donostian

Osa+Mujika taldeak Abundance ikuskizuna aurkeztuko du igandean, 19:00etan, Egiako Kultur Etxeko Gazteszenan. Erromantizismo toxikoaren gaia azaleratuko dute eta fidelitatearen eta monogamiaren inguruan hausnartuko dute obraren bidez. 

"Desirari eustea ordena mantentzea da, baina baita izan ditzakegun esperientzia berrien aurrean pareta bat eraikitzea ere. Desira askatzeak, aldiz, gure zentzumenak areagotzen ditu, baina aldi berean, kaosa eragiten du. Abundancek indarrean dirauen pentsamolde erromantikoa ezbaian jarriko du. Printze eta printzesaren istorioa desagertarazi nahi du; dantzatuz, jabetza, esklusibotasuna, zeloak eta leialtasuna garaitu arte", deskribatu dute obraren nondik norakoa. 

Jaiotz Osa eta Xabier Mujikaren arteko topaketa artistikoa da Osa+Mujika, dantza eta jantzigintzaren eta eszenografiaren elkartzea. Taldearen helburua bisualki indartsuak diren istorioak kontatzea da, buruan dituzten irudiak sortu, forma eta zentzua eman eta mugimenduaren zein ikus-entzunezkoen bidez garatzea. Aurrez ere hainbat ikuskizun sortu dituzte, hala nola Suddenly, Kenophobia, Expectations will not kill you, eta Loser.

Emanaldirako sarrerak hamar euroan eskura daitezke.