Penaltien arriskuak

Penaltien arriskuak https://www.gaztezulo.eus/albisteak/penaltien-arriskuak/@@download/image/35p34-4.jpg
2012/12/13
berria
Penaltien arriskuak
Ingalaterrako Birminghan-eko unibertsitateko ikerlariek gure susmoa baieztatu dute: futbol partidetako penaltiak arriskutsuak dira bihotz ahula dutenentzat. Futbol partidak penaltiekin amaitzen direnean, bihotzekoak, batez beste, %25 handitzen direla diote ikerlariek. Presio handia sortzen da penaltietan eta horrelakoetan, arterien tentsioa eta odolaren dentsitatea areagotu egiten dira. Beraz, handiagoa da bihotzekoa izateko aukera.