Pedro Pauwels-en diziplinarteko dantza emanaldia Bilboko La Fundicion Aretoan

'Begirada Gurutzatuak' proiektuak Miarritze, Bilbo, Bordele, Errenteria eta Limoges herrietako areto nahiz dantzarien arteko elkartrukea bilatzen du, eta hain justu horren baitan etorriko da Pedro Pauwels koreografoa 'Duo' aurkeztera
Limogekoak emanaldi bana egingo du apirilaren 16an eta 17an Bilboko La Fundicion aretoan, 20:00etatik aurrera.
Hain justu La Fundicionek berak sustatutako 'Begirada Gurutzatuak' elkartruke poriektuaren baitan iritsi da Pauwels. Otsaila hasieran Eva Guerrerok aurkeztu zituen bere lanak Bordelen; martxoan Matxalen Bilbao eta Igor Calonge mugitu ziren Miarritzera; eta orain Limogetik heldu zaigu 'Duo' lanaren aurkezpena.
Pauwels bera eta Gaspar Claus musikaria 'Tumulus' diziplinarteko topaketen testuinguruan elkartu zirenean jaio zen Duo obra hau: "Hasiera-hasieratik
antzeman genuen sentsazio komun bat, topaketetan elkarrekin egoteko
tarteak labur-laburrak izan baziren ere, eta elkarrekin lanean jarraitzeko interesa
piztu zitzaigun.".
Hala dio sinopsiak:
Ezerezetik hasita, bi gorputz ikusten ditugu etzanda; bibratzeko gai den gorputz
bizigabea, ezerez horretan soinu egiteko gai den gorputza: biolontxeloa bertan
dago, zintzilik, eszenatokiaren erdian.
Gorputz horien arteko konexioa topatzea, horien potentziala argitzeko. Mugitzeko
eta bibratzeko arrazoia topatzen dute, elkarrekin egote hutsak eraginda… Besterik ez. Gai eta gidoirik gabe, presentzia, jostatzeko desira, dantzatzekoa, soinu egiteko nahia…
Eta duoa aukera ugariko zelai bilakatzen da, desirei buruzko kontakizuna
marrazteko, topaketaren eta ikuskizunaren beraren aukerak kontatzeko.
Sorkuntza eta antzezpena: Pedro Pauwels eta Gaspar Claus
Koreografia: Pedro Pauwels
Argiztapen diseinua: Evelyne Rubert
Soinu sorkuntza: Gaspar Claus
Jantzien diseinua: Joël Viala