Pedro Pascalen jatorri euskalduna

Pedro Pascalen jatorri euskalduna 'Narcos' eta 'Game Of Thrones' telesaileko aktoreak bere arbasoez hitz egin du. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/pedro-pascalen-jatorri-euskalduna/@@download/image/pedro-pascal-narcos-kq0C--644x362@abc.jpg
2017/09/25
albiste-laburra
'Narcos' eta 'Game Of Thrones' telesaileko aktoreak bere arbasoez hitz egin du.
Pedro Pascalen jatorri euskalduna

Bizitza guztia aktore lanetan eman duen arren, azkenaldian bereziki ezaguna bilakatu da Pedro Pascal aktore txiletarra; aurpegiz ezaguna egiten bazaizu normala da, azkenaldian bogan dauden Game Of Thrones eta Narcos telesailetan agertu baita. Aste honetan Kingsman filmaren bigarren zatia aurkezten dabil, eta eskainitako elkarrizketa batean, bere jatorriaz mintzatu da.

 

Jose Pedro Balmaceda Pascal Txilen jaio zen; bere gurasoak Salvador Allenderen aldekoak zirenez, familiak ihes egin behar izan zuen, lehenik Danimarkara, eta ondoren AEBetara. Bertan hezi zen Pascal. Dena den, bere aiton-amonak ez ziren txiletarrak; amona Mallorcakoa zuen, eta aitona berriz, Euskal Herrikoa.