Pazko astelehenean, Sarara

Pazko astelehenean, Sarara https://www.gaztezulo.eus/albisteak/pazko-astelehenean-sarara/@@download/image/20103301758Sara.jpg
2012/12/13
berria
Pazko astelehenean, Sarara
Euskal Herriko idazleen biltzarra eginen dute. 150 idazle baino gehiago izango dira Lapurdin duela 27 urtetik antolatzen duten topaketan. Ohi bezala, liburu batzu aurkeztuko dituzte, hala nola, Eneko Bidegainen 'Gerla handia, muga sakona'.

Beste aldetik, Michel Alcibar eta Maitena Duhalde ikerlari gazteei saria emanen diete. Daniel Landarten 'Bai ala ez' eta 'Ama' antzezlanak aztertu ditu Alcibarrek eta Azkaineko euskara aztertu du Maitena Duhaldek. 10:00etan zabalduko dute azoka.