Paycheck **

Paycheck ** https://www.gaztezulo.eus/albisteak/paycheck/@@download/image/37p44-2.jpg
2004/01/04
kritika
Testua: Iñaki Lazkano
Aktoreak: Zuzendaria: John Woo. Aktoreak: Ben Affleck, Uma Thurman, Aaron Eckhart, Kathryn Morris, Paul Giamatti. Generoa: zientzia-fikzioa. Herrialdea: AEB. Urtea: 2003. Iraupena: 119 minutu
37.zenbakia
Philip K. Dick kultuko idazlearen zientzia-fikziozko istorio labur baten zinema egokitzapena dakarkigu John Woo zinemagile txinatarrak. Informatikari argia da Michael Jennings. Enpresari ilun baten proiektu sekretu batean hartu du parte azken hiru urteotan. Hortaz, oroitzapenak ezabatu dizkiote prebentzio-neurri modura. Ezabatu dioten memorian, ordea, konplot zikin baten gakoak daudela ohartzen hasi da apurka-apurka Michael gaztea. Kontratatu zuen enpresari maltzurraren hiltzaileak eta FBIko agenteak bere bila dabiltza orain. Ihesean dabilela, Rachel ederrarekin egingo du topo. Azken hiru urteotan maite izan duen neska dela aitortuko dio Rachelek Michaeli. Baina mutilak ez du neska oroitzen. Zientzia-fikzioa, maitasuna eta suspensea nahasten dituen thriller iluna da Paycheck.