Pauline Ado, hirugarren Munduko Surf Txapelketan

Pauline Ado, hirugarren Munduko Surf Txapelketan https://www.gaztezulo.eus/albisteak/pauline-ado-hirugarren-munduko-surf-txapelketan/@@download/image/20101185241pauline-ado.jpg
2012/12/13
berria
Hendaiarra Laura Enever australiarraren eta Alessa Cuizon hawaiiarraren atzetik sailkatu da Australian jokatu berri duten junior mailko Munduko Surf Txapelketan.

Joan den urtean Munduko Txapeldun izan zen Ado, eta marka jarri zuen. Izan ere, joan den urtera arte australiarrek irabazi zituzten urtero txapelketa. Aurten finalerdietaraino iritsi da 18 urteko surflaria.