Paula Patton: Koloretsua da bidea

Paula Pattonek Hitch (2005) komedia erromantikoan egin zuen debuta. Filma ikusita, Will Smith maitemintzen duen neska izan zitekeen, alaia, pinpirina eta ederra.
Baina ez. Ekoizleen hitzetan, publiko orokorrari zuzendutako film batean bi protagonistak beltzak izateak audientzia zuria urruntzen du. Gauzak horrela, minutu bateko agerraldia izan zuen neskak, Smith galaiaren gau bateko abentura. Nahikoa, gauzak aldatzeko gogoa pizteko.
Estrategia aldatzea erabaki zuen orduan. Badira publiko objektibotzat beltzak dituzten filmak, horietan ezagutzera eman, balioa erakutsi, eta etorriko dira ekoizle handien deiak. Adibidez, Idlewild (2006) musikala, AEBetako hegoaldean kokatua, lege lehorraren garaian, noski, gangsterrak eta kantariak. Hori bai, guztiak beltzak, bluesaren doinuetara. Outkast hip hop bikote ezaguna protagonista jarri, André 3000 eta Big Boi, eta hauek nahasten Paula Patton ezin iradokitzailegoa. Horrelaxe sortzen dira komunitateen erreferenteak.
Noski, talentua dagoenean aurrejuzkuak atzean utzi behar, eta Tony Scott zuzendari entzutetsuak ez zuen Hollywoodeko izar afroamerikarrik handienaren pare jartzeko aktore hoberik aurkitu. Déjà Vu (2007) filma, Denzel Washington eta Patton protagonista. Bikote erakargarria inondik inora, beltz, zuri, gorri, urdin izan ikuslea. Eta behin sona pertsonala lortuta, zergatik ez baliatu nork bere komunitatearen proiektu independenteak sustatzeko? Precious 2010eko sorpresa izan zen, Paula eta Lenny Kravitz apeu, istorio gordina, modu ezberdinean kontatua, ezkutuko zinegintza bat Oscarren fokupera eraman zuena.
Eta egin beharrekoak beteta, gozatzeko momentua heltzen da. Inoiz amesten ez den aukera, karteldegiak hautsiko dituen filma. Tom Cruisek emakumerik argiena, indartsuena eta lirainena behar zuen alboan misiorik zailena, Mission: Impossible Ghost Protocol (2011), aurrera eramateko. Ethan Hunt agentearen taldeko kide izan eta bizirik ateratzea baino gauza zailagorik ba ote Hollywooden? Maitasuna natural bizitzea, kolore ezberdintasunik gabe, guztiz koloretsu. Paula Patton eta Robin Thicke kantaria adibide.
Izena: Paula Maxine Patton
Jaioteguna: 1975-12-05
Jaiolekua: Los Angeles (AEB)
Senarra: Robin Thicke kantaria
Aktore kuttuna: Denzel Washington
Liburu maiteena: Jane Eyre (Charlotte Brönte, 1847)
Maite du: Dolce & Gabbana

Nortasun Agiria