Patxik (ostikoka) utzi gintuen urtea

Hogeitamar urte joan dira 1975etik. Artean, gutariko gehienak jaio gabeak ginen. Argi-ilunez beteriko urtea izan zen, eta argilun horrek, garaiko egoera politikoarekin du zerikusia: Francisco Franco diktadorearen heriotza, eta "Txiki" eta Otaegiren fusilamenduak.
Francisco Franco diktadorearen agindupeko Ministro Kontseiluak, 1975eko irailean onartu zuen A Coruñan "Terrorismoaren aurkako legea". "Bakerako tresna gisa" ezarritako lege hark, "talde komunistak, anarkistak, separatistak eta biolentzia bultzatzen duten bestelako talde guztiak" legez kanpo utzi zituen.
Apirilerako, frankistek "salbuespen egoera" ezarria zuten Bizkaian eta Gipuzkoan hain zuzen, 1968 urtetik ezarritako laugarren salbuespen egoera izan zen.
Frankismoaren errepresioak ez zuen etenik, eta horren isla da, 1975eko maiatzean atxilotu ondoren, Santutxuko ikastola batean lan egiten zuen Jose Antonio Garmendia abade nafarrak pairatu zituen tortura latzak: "Atxilotu eta berrogeita zortzi ordu geroago, garezurrean fisura bat, giltzurrunetan butxadura eta barea hautsita zituen. "Suhiltzailearen' sindromea zuen, eta gorputzak pairatutako kolpeak zehaztea ezinezkoa zen ospitale batean hilzorian agertu zen".
"Txiki" eta Otaegiren fusilamendua
Baina okerrena iristeke zegoen. Frankismoaren errepresio gordinaren azken tanta minbera irailean pairatu zuen herriak: izan ere, Anjel Otaegi eta Juan Paredes Manot "Txiki" etakideak fusilatuak izan ziren, FRAP talde armatuko hiru kiderekin batera. Otaegi irailaren 27an erail zuten Burgosen, eta "Txiki", Bartzelona inguruan. Francok entzungor egin zien Euskal Herriko manifestazio eta protesta oihuei, eta baita nazioarteko eskaerei ere.
Fusilamendu haiek gizarte, eta kultura mailako arlo guztietan izan zuten oihartzuna. Esaterako, futbolean ere antzeman zen horien itzala. Itzal horren tamainaz jabetzeko, nahikoa da hemeroteka kontsultatzea.
Athletic besoko beltzekin
Fusilamenduen biharamunean, Athletic futbol taldeak Granada taldearen aurka jokatu zuen Los Carmenes zelaian. Lehoiek besoko beltzekin jokatu zuten norgehiagoka hura.
Sasoi hartan Santandergo Racing taldean jokatzen zuten Sergio eta Aitor Agirre euskal herritarrek ere besokoarekin jokatu ei zuten Elche taldearen aurkako partidako lehen zatia. Atsedenaldian, polizia aldageletan sartu zen, eta besokoa kentzera behartu zituen bi futbolariak. Ondoren, Santanderko Gobernadore Zibilak, 100.000 pezetako isun bana jarri ei zien. Sasoi hartarako, dirutza!
Jada bereak egin du...
Zenbait ikerketen arabera, 1975ean 4.625 pertsona atxilotu zituzten Euskal Herrian bataz beste, egunean 15-. Franco hilzorian zegoela, estatu espainiarreko espetxeetan 632 euskal preso zeuden, 3.500.000 urteko kartzela zigorpean.
Horiek guztiak, jakina, Hego Euskal Herriari dagozkion datuak dira. Izan ere, Ipar Euskal Herrian ere hamaika ziren errefuxiatutakoak eta atzerrira ihes egindakoak.
1975eko azaroaren 20an, Carlos Arias Navarro Espainiako Gobernu Buruak, lur jota eta burumakur, "Franco hil da" albistea telebistaz eman zuenean, heriotzaren dolua jai bihurtu zen Euskal Herriko hamaika etxetan. Batzuen aburuz, diktadoreak ez zuen berehalakoan eman azken arnasa, 40 urte luze iraun baitzuen amesgaiztoak.
1975eko azaroaren 20 hartan, "Patxi" hilda, Francisco Paulino Hermenegildo Teodulo Franco Bahamondes diktadorearen emazte Carmen Polok eta Frankismoak egoera berean amaitu zuten: alargun.
Prentsa, frankisten menpe
"Unidad", "Reflexiones" prentsa Francoren diktaduraren morroi fidela izan zen Euskal Herrian. Zortzi pezeta balio zuten "Unidad" -arratsaldeko egunkariak- eta "La Voz de España"k erregimen frankistaren laudorioak eta propaganda egiten zuten.
Atzerrian greba edo istiluren bat izanez gero AEBetan, Frantzian edo Ingalaterran batik bat kanpoko arazoak, argazki eta guzti lehen orrialdean erakusten zituzten komunikabide hauek (komeni zitzaienean bai, behintzat). Hemengo istiluek ez zuten inongo oihartzunik izaten, ordea.
Garai hartan, Espainiako telebista publikoak artean, kate pribaturik ez zegoen bi kate zituen. "Bi? A zer miseria", pentsatuko du inork, egungo eskaintzarekin alderatuz. Telebista saioen hasiera aldakorra izaten zen, gainera: batzuetan arratsaldeko 16:30ean hasten zen programazioa, eta beste batzuetan, 18:30ean. Zenbait egunetan 19:45ak aldera emititzen hasten ziren!
Amaitu, aldiz, beti, ordu berean amaitzen ziren Espainiako telebista publikoaren saioak: gauerdian. "Reflexion", saio erlijiosoa ikusi ostean, denak ohera! Zertara? Batek daki
Ipar Euskal Herriko herritarrek aukera zabalxeagoa zuten Hego Euskal Herrikoek baino, izan ere, hiru telebista kate zituzten aukeran. Artean, Euskal Telebistari urte batzuk falta zitzaizkion munduratzeko, ETBren irudiak 1983ko Urte Zahar egunean aireratu baitziren lehen aldiz.
Telebistan euskaraz
Hala ere, ordurako, euskarak "kaxatxo inozoan" burua apur bat azaldua zuen. TVEko "Telenorte" saioaren baitan, Joxe Mari Iriondok "Euskalerria" izeneko ordu erdiko programa zuzendu eta aurkeztu baitzuen bi urtez.
Lehen urratsak ziren. 1976an, Euskal Prentsaren urtean, "Ipurbeltz", "Garaia", "Ere" eta "Punto y Hora" aldizkariak "Zeruko Argia" egoskorrari konpainia egitera etorri zitzaizkion-eta. Handik urtebetera, "Egin" eta "Deia" egunkariak sortu ziren.
Agur, Gabriel
Prentsan ez ezik, poliki-poliki, euskara beste alor batzuetan ere bere bidea egiten ari zen. Adibidez, euskal literatura ale politak ematen ari zen ordurako.
Esate baterako, Bernardo Atxaga eta Koldo Izagirre idazle gazteek, "Panpina Ustela" izeneko literatur aldizkaria erditu zuten, eta "Zakilixut" pertsonaiaren aitak, Antton Olariagak, "Eta abar" izeneko umorezko liburua plazaratu zuen. "Panpin ustelaren" ostean, beste bi ale gehiago argitaratu ziren: "Zorion Ustela" eta "Mermelada Ustela". Orduko belaunaldi gazteak aurrera egiten ari ziren arren, Gabriel Aresti poeta handiaren heriotzak erabat goibeldu zuen euskal kultura.
Ikurriña Atotxan
1975ean, bi euskal talde ari ziren soilik Espainiako lehen futbol mailan: Athletic eta Reala. Urte amaieran, Donostiako Atotxa zelai zaharrean jokatutako derbian, Inaxio Kortabarria txuri-urdina eta Jose Angel Iribar zuri-gorria buru zirela, artean legez kanpo zegoen ikurriña hartuta zelairatu ziren bi taldeak. Zaleen txalo zaparrada entzutekoa izan zen!
1975ean, donostiarrek laugarren postuan amaitu zuten, eta UEFA jokatu zuten. Bilbotarrak, berriz, hamargarren sailkatu ziren. "Gobernuaren taldea" ezizenez ezaguna zen Real Madrilek irabazi zuen liga (nola ez!). Osasuna eta Alaves, lehen mailara hurbiltzeko ahaleginetan murgildurik zebiltzan.
1975eko ekainean eginiko urteko batzarrean, Realaren presidente Orbegozo jaunak, taldeak 5 milioi pezetako superabita izan zuela jakinarazi zuen. Egun, oso bestelakoa da egoera
Urtain garaile
Euskal herritarrek frankistengandik hainbeste ostiko eta muturreko jaso zituzten urte hartan, boxeolariak ere ez ziren atzean geratu. Manuel Ibar "Urtain" zestoarrak Estatu Espainiarreko titulua berreskuratu zuen, bederatzigarren asaltoan "Mirrin" Martinezek amore eman ondoren.
Bestalde, Thevenet txirrindulariak erraz hartu zuen mendean Eddie Merckx mitikoa, eta tourra erdietsi zuen. Kontxako estropadan, Orioko arraunlariek Castro, Koxtape eta Lasarteko Michelin atzean utzi eta bandera preziatua erdietsi zuten.

1975eko ekainaren 26an, Erroman hil zen Escriva de Balaguer pertsonaia eztabaidatua, Opus Deiren sortzaile izandako presidente orokorra, eta Iruñeko seme kuttuna.
Handik gutxira, urte hartako San Fermiñetako entzierroek zeresan handia eman zuten, zezen batek, kailejoian gazte bat adarkadaz hil baitzuen. Izan ere, duela 30 urteko entzierro haiek ez ziren egungoak bezain jendetsuak, baina arriskua gaur egun bestekoa zen.
Hain zuzen, urte hartako azken entzierroan, hiru zezen irten ziren soilik Santo Domingoko aldatzean gora: albaitariak deliberatu zuenez, gainontzeko hiru zezenak ez baitzeuden korrika egiteko moduan. Gauez, Alde Zaharrean barrena, zurrutean ibili ote ziren gure xexen haiek?

1975ean, estreinakoz, mundu osoko emakumeek euren aldarrikapen eguna ospatu zuten, hiru urte lehenago Nazio Batuen osoko bilkurak erabaki bezala.
Mexikon antolatu zen Emakumeen I. Munduko Hitzaldian, "neurri zorrotzak" hartu ziren emakume eta gizonezkoen arteko berdintasuna bultzatzeko.
Hain zuzen, urte hartako ekainaren 27an, Miren Jone Azurtzak, "urte ziztrin" hura zorrotz kritikatu zuen idatzi batean, "emakumeon gustukua ez den Emakumearen Nazioarteko Urtea" gaitzat hartuta. Merezi du Miren Jone Azurtzak duela 30 urte idatzitakoak gogoraraztea. Hona hemen, bere hitzak: "Izan ere, xelebrekeria da 'nazioarteko' urteak izendatu behar izate hori. Gauza handienetara ere ohitu egiten gara, eta kanpai hotsa behar izaten dugu, zerbaitetan, berezitasun bizi batez, begiak jarriko baditugu. Horrela 'Bakearen Urtea', 'Giza Eskubideen Urtea', zenbait 'Urte Santu' eta emakumearena ere. Emakumezko askori lotsa eta amorrazioa eman dio gizonezkoek ezarritako urte polit honek. Hobe litzateke, dio zenbaitek, 'gizonezkoen aitormen urtea' izendatu izan balitz, beren probetxurako eratu eta gordetzen saiatu baitira... Damu dezatela, eta hemendik aurrera saia besteen eskubideak arretaz errespetatzen". ( ) "Gi- zartea bera dago atzeraturik. Ez dago prest pertsona den emakumea bere bizitza-maila guztietan onartu eta egokitasunez tajutzeko".
Hogeita hamar urte igaro ondoren, 1975etik 2005era. egoerak hobera egin al du?
Ah! Ahantzi aurretik, beste zerbait erantsi behar da: 1975ean, Euskaltzaindiak ohorezko euskaltzain izendatu zituen hiru emakumezko: Madeleine Jauregiberri, Julene Azpeitia eta Tene Mujika.

Escriva de Balaguer eta San Ferminak

Emakumeen nazioarteko urtea