'Patria', HBOren telesail bihurtuta
Elena Irureta eta Ane Gabarain aktoreak izango dira protagonistak, eta 2020rako aurreikusi dute estreinaldia.

Fernando Aranbururen Patria eleberria HBO katearen telesail berria izango da; 2020rako estreinatuko dute, eta Euskal Herrian grabatuko dute. Aitor Gabilondok zuzenduta, Elena Irureta eta Ane Gabarain izango dira protagonistak: Iruretak Bittorirena egingo du, ETAk senarra hil dion andre bat; eta Gabarainek Mirenen rola jokatuko du, ETAko kide baten ama. Euskal aktore gehiago egongo dira. Grabaketei datorren urtearen hasieran ekingo diete, Donostia inguruan.