Patagonia izozturik; hotz polarrak Argentina hegoaldea zuritu du
Zero azpiko tenperaturak izan dituzte herrialdean, -16ra iritsiz eta elurte handiak jasanez.

Uztaila amaitzekotan dagoen honetan, Argentinan sekulako elurtea jasan dute; hotz polarrak bete-betean jo du Patagonia eta Suzko Lurraldea, eta azken 15 urtetako tenperatura baxuenak erregistratu dituzte Andeen amaieran, Argentina eta Txileren arteko mugan. Gauzak horrela, Rio Granden Antartidan baino tenperatura baxuagoak jaso dituzte.
Hotzarekin batera, elurte itzelak jasan dituzte, eta hala, Argentina eta Txile arteko muga 5 metroko elur paretak estalita egon da hainbat egunez. Jarraian, Argentinatik jasotako irudiak dituzue; Pino Achado eremua da, Caviahue inguruan, Txileraino iristen den 242 errepidean: