Pasioa delitu

Bizilagunek Steve eta Caroline Cartwright bikote ingelesa salatu dute, larrua jotzen dutenean igortzen dituzten aieneak eta garrasiak jasanezinak direlakoan. Desesperazioak jota, Rachel O´Connor bizilagunak soinua neurtzeko ekipo bat instalatu zuen, eta 47 dezibelioko garrasiak erregistratu zituen (gehienez, 45 dezibelio onartzen dituzte etxe giroan). Hil honetan izango dute epaiketa. Pasioa, amodioa, hau bai delitua.