Pasio krimena

Pasio krimena https://www.gaztezulo.eus/albisteak/pasio-krimena/@@download/image/pasio_krimena_1382629696.jpg
2013/11/04
kritika
Testua: Iraitz Ugalde Pikabea
Idazlea: Fernando Morillo
145.zenbakia
Fernando Morillo bere ohiko estiloan dator Pasio krimena lan berrian. Neska gazte baten hilketaren inguruan gertatzen diren maitasun hika-mikak kontatzen dizkigu artearen, zientziaren eta filosofiaren aipu eta elementuez apaindurik, idazlearen gai hauekiko zaletasuna beste behin ere bistan utziaz. Intrigaz beteriko eleberri dinamiko eta arina da, pasarte motzetan antolatua, telesaio bat ikusten ariko bagina bezain erraz irakurtzen dena.