Pasaia abordatzera doaz!

Pasaia abordatzera doaz! Serrulla, Morcheeba, Rural Zombies, The Zombie Kids... sekulako egitaraua prestatu dute asteburuko Itsas Festibalerako! Galduko duzu? https://www.gaztezulo.eus/albisteak/pasaia-abordatzera-doaz/@@download/image/cabecera-itsasfest2018.jpg
2018/05/17
berria
Serrulla, Morcheeba, Rural Zombies, The Zombie Kids... sekulako egitaraua prestatu dute asteburuko Itsas Festibalerako! Galduko duzu?
Pasaia abordatzera doaz!

Asteburu oso berezia izango dute Pasaian asteburu honetan; lehen aldiz antolatu dute Itsas Festibala, eta sekulako egitaraua prestatu dute; itsasontzi mitikoak etorriko dira portura, kontzertu eta ekimen sorta ederra eskainiko dute, eta egun osoko plana egiteko aukera izango duzu!

 

Nazioarteko itsas topaketa handi bat egiteko asmoa dute, kultura, musika eta gastronomia ardatz hartuta. Uretan, itsasontzi tradizional ugari bilduko dira, tartean, L'Hermione fragata ikusgarria; zoritxarrez, Finisterreko uretan harrapatuta dabil, baina antolatzaileek espero dute garaiz iristea. Bitartean, dagoeneko portuan da Kaskelot itsasontzia.

 

 

Itsasontziez gain, zuzeneko eta doako musikaz gozatzeko aukera izango duzu, egitarau kultural eta gastronomiko ugarirekin batera. Ez galdu Serrulla, Morcheeba, Rural Zombies, The Zombie Kids... gozatu!

 

MUSEOEN NAZIOARTEKO EGUNAREKIN BAT

Itsasoarekin eta Euskal Herriko itsas historiarekin zerikusia duten lurraldeko museoek Pasaiko Itsas Festibalan parte hartu nahi dute. Helburu honekin, museo hauek bisitatzeko abantailak eskaintzen dituen kultura bonua diseinatu da, L’Hermione fragataren sarrerarekin batera doan banatuko dena.

Hauek dira parte hartzen duten Museoak eta eskaintzen dituzten abantailak:
- Albaola, Pasaia: %10 deskontua
- Mater Museoa, Pasaia: %10 deskontua Aquarium, Donostia: %10 deskontua
- Untzi Museoa, Donostia: sarrera murriztua
- San Telmo Museoa, Donostia: sarrera murriztua