Partidurik Onena

Reykjaviken Jon Gnarr komikoa "Partidurik Onena" izeneko alderdiarekin joan zen hauteskundeetara iaz. 2020rako drogarik gabeko Parlamentu bat, aireportu ondoan Disney parke tematikoa
proposatzen zituen neurriak ez zituela beteko agindu zuen kanpainan. Eta hauteskundeak irabazi. Garaipen honek ezinegona eragin zuen hainbat sektoreren artean, baina azken inkestak ere alde ditu alkateak. Islandia bete betean harrapatu zuen finantza krisiak 2008an eta bertako hiru bankuek hondoa jo zuten, baina baduridi krisiari umorearekin erantzutea erabaki dutela. Ez da formula txarra; ari, ari, ari, Alkain lehendakari!