Parte hartu Artez Blai Arte Eszenikoen Nazioarteko XIII. Ikerketa Sarian!

Parte hartu Artez Blai Arte Eszenikoen Nazioarteko XIII. Ikerketa Sarian! Lanak bidaltzeko epea, 2020ko irailak 27. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/parte-hartu-artez-blai-arte-eszenikoen-nazioarteko-xiii-ikerketa-sarian/@@download/image/unnamed (1).jpg
2020/06/09
berria

Ane Urrutikoetxea @aneurruti

Lanak bidaltzeko epea, 2020ko irailak 27.
Parte hartu Artez Blai Arte Eszenikoen Nazioarteko XIII. Ikerketa Sarian!

Adi! ARTEZ BLAI Arte Eszenikoen Ikerketa Sariaren 2020ko edizioaren deialdia egin du, ondoko oinarri hauen arabera. Dagoeneko zabalik da lanak aurkezteko epea, eta 2020ko irailaren 27an bukatuko da.

Sari honetan edozein egilek hartu dezake parte, ikerketa, azterketa, hausnarketa teoriko zein saiakera edo praktika-proposamenak modu kritikoan agertutako testuak edota doktoretza-tesiak aurkeztuz, betiere Arte Eszenikoei lotuta, hau da, genero eta estilo guztietako Antzerkia; Dantza, bere espresio-bide zabalena aintzat hartuz; Zirkoa, Magia, eta beste edozein arte performatibo. Lanak kudeaketa, teknika edota arlo artistikoari buruzkoak izan daitezke.

Lanak euskaraz edota gaztelaniaz idatzitakoak, originalak, edozein euskarritan argitaratu gabeak (ez zatika, ezta osorik) eta argitaratzeko konpromezurik gabeak izan behar dute. Doktore tesien kasuan, unibertsitateen biltegi digitaletan badaude, argi adierazi beharko da. Lanen gaia librea izango da, eta luzerari dagokionez, gutxienez 175.000 eta gehienez 450.000 karaktere izan behar dute (espazioak barne).

Irabazten duen lana Artezblai Argitaletxearen “Teoria eta Praktika” bilduman argitaratuko da. Irabazlea 2021eko urtarrilerako jakinaraziko da www.artezblai.com gure egunkari digitalean, gure sare sozialetan eta komunikabideetan.

Oinarriak osorik irakurtzeko egin klik hemen. Zorte on!