Park Chan-Wook Hollywoodera

Bere garaian, Steven Spielbergek tentatu zuen zuzendari korearra Oldboy (2003) maisulana amerikartu zezan, baina bertan behera geratu zen proiektua. Hala ere, azkenean jauzia egitea erabaki du eta Stoker izango da kultuzko zuzendariak Hollywooden egingo duen lehen filma. Aita galdu ostean, osaba misteriotsu batekin bizi beharko duen neskatxaren istorioa kontatuko du. Mia Wasikowska (Alice in Wonderland, 2010) izango da protagonista eta alboan izango ditu Matthew Goode eta Nicole Kidman.