paris

Parisen France Telcomeko zuzendariordeak dimisioa aurkeztu behar izan du. Azken urte eta erdian 24 langilek euren buruaz beste egin dute Frantziako telekomunikazio enpresan, eta normala denez, aferak dezenteko kezka eta eztabaida eragin du gizartean. Sindikatuek langileen lan baldintza txarrekin lotu dituzte heriotza hauek. Izan ere, kasu guztiak 2008an zuzendaritzak giza baliabideak antolatzeko plana martxan jarri zuenetik eman dira, eta hainbat suizidio oharretan lantokiko giro txarra aipatu zuten hildako langileek. Dimisioak eskaintzea baino premiazkoagoa dirudi langileen egoera konpontzea.