Paperik gabeko etorkizuna?

Duela zenbait urte, Bill Gates informatika munduko "guru" ezagunak paperaren amaiera iragarri zuen, etorkizunean papera ez zela erabiliko, alegia. Arrazoia: informatikaren iraultza. Urteek aurrera egin dute, eta dirudienez, munduko enpresetan, bulegoetan eta ikastetxeetan paperari eutsi diote. Europan egindako ikerteta baten arabera, mende honen hasieran behintzat, enpresen %75ak ez du papera bazterrean utziko. Euskal Herrian, nahiz eta beste zenbait tokirekin alderatuta ordenagailu asko izan, oraindik ere paperaren beharra dugu
maitasun eskutitzak idazteko, besterik ez bada.