Paperezko poltsak ez dira plastikozkoak baino hobeak

'Erabili eta bota' sistema irauli beharra dago; kontzeptu hau oso argi dute birziklapena eta ekologia ikertzen dabiltzan zientzialariek. Plastikoaren atzaparretatik ihes egiteko ahaleginean, badira paperera bueltatu direnak, material hau biodegradagarria delakoan. Baina adi, paperezko poltsak ia plastikozkoak baino kaltegarriagoak izan daitezke eta. Datuek diotenez, paperezko poltsa bat gutxienez hiru aldiz erabili behar da erabilera bakarreko plastikozko batek baino gutxiago kaltetu dezan.
Paperezko poltsak ez dira plastikozkoak ordezkatzeko egokienak; berdina gertatzen da tetabrik-ak, latak edo botilak erabilita. Kontua, beti bezala, erabilera bakarreko materialak behingoz zokoratzea da. Baina, zergatik dira horren kaltegarriak paperezko poltsak? Zuhaitzak ez dira kaltetu bakarrak; paperezko ekoizpenak plastikoenak baino %70 gehiago kutsatzen du atmosfera, eta klima aldaketan eragin handiagoa du. Bestalde, papera biodegradagarria den arren, gehienak ez dira naturara bueltatzen, zabortegietan amaitzen dute, eta bertan oxigenorik ez dagoenez, metano bihurtzen dira, negutegi efektua hareagotuz.
GAIAZ GEHIAGO JAKIN NAHI DUZU? LEYLA ACAROGLUREN BIDEO HAU IKUSI DEZAKEZU