Pantxix Bidart izango da Nekatoenea eta Hugoeneako literatur egonaldietan
Euskal Kultur Erakundeak, Euskal Idazleen Elkarteak eta CPIE Euskal Itsasbazterrak elkarlanean antolatzen dute Hendaiako Nekatoenea baserrian eta Pasai Donibaneko Hugoenea etxean literatur egonaldiak egiteko deialdia. Aurtengoan Pantxix Bidart (Hazparne, 1971) musikari, kantari, konpositore eta autorea aukeratu dute egonaldia egiteko.
Fikzio historiko baten bidez, 60ko hamarkadako Hazparneren eta Euskal Herriaren memorioa transmititzeko asmoa du Bidartek bere lanean. Urteetan bildutako lekukotasunei esker, egiazko gertakariak nahastuko ditu fikzioarekin. Hamalau urteko gazteei zuzenduriko proposamena da, eta "iragana hobeki ezagutuz, oraina hobeki ulertzeko gakoak eskaini nahi ditu".
Hendaiako Nekatoenean egingo du egonaldia urria eta azaroa bitarte, eta Pasai Donibaneko Hugoenean azarotik abendura bitarte.