PANTAILA TXIKIAN: ‘Questo mondo non mi renderà cattivo’

PANTAILA TXIKIAN: ‘Questo mondo non mi renderà cattivo’ 2021.urtean Zerocalcare komikigile italiarrak 'Strappare lungo i bordi' telesail zoragarria estreinatu zuen. Komikigilearen bizipenetan oinarritzen den helduentzako animaziozko telesaila zen hura. Erromako marrazkilari gazte batek, gizarte-kontzientzia oso sakonekoak, eta armadilo erraldoi bat kontzientziatzat duenak, bere bizitza-ibilbideaz eta maitasunaz hausnartzen du hiritik kanpo bidaiatzen ari den bitartean. 2023an 'Questo mondo non mi renderà cattivo'-rekin itzuli da. Protagonista eta unibertso bera –armadiloa barne noski–, baina istorio eta egoera desberdinekin. Harribitxia! https://www.gaztezulo.eus/albisteak/pantaila-txikian-2018questo-mondo-non-mi-rendera-cattivo2019/@@download/image/pantaila-txikian_01.jpg
2023/10/10

Testua: Gaizka Izagirre @Gaizka_Izagirre

2021.urtean Zerocalcare komikigile italiarrak 'Strappare lungo i bordi' telesail zoragarria estreinatu zuen. Komikigilearen bizipenetan oinarritzen den helduentzako animaziozko telesaila zen hura. Erromako marrazkilari gazte batek, gizarte-kontzientzia oso sakonekoak, eta armadilo erraldoi bat kontzientziatzat duenak, bere bizitza-ibilbideaz eta maitasunaz hausnartzen du hiritik kanpo bidaiatzen ari den bitartean. 2023an 'Questo mondo non mi renderà cattivo'-rekin itzuli da. Protagonista eta unibertso bera –armadiloa barne noski–, baina istorio eta egoera desberdinekin. Harribitxia!
PANTAILA TXIKIAN: ‘Questo mondo non mi renderà cattivo’

Zeri buruzkoa da?

Gazte bat bere jaioterrira itzuli eta jada ez duela ezagutzen ohartzen da, ezer ez dela lehen bezalakoa. Zerocalcare bera laguntzeko prest dagoen arren, hainbat zalantza eta dilemei aurre egin beharko die. Auzoan aterpe bat ireki dute, etorkin arabiar eta musulmanentzat bereziki, eta bizilagun batzuei ez zaie askorik gustatzen. Honek gatazka eragingo du bertan. 2021eko telesailaren mezu nagusian garun-osasuna edota depresioa jorratzen baziren, honetan ultraeskuinaren gorakadaz dihardu, eta egiten duguna egiten dugula mundua kaka bat dela eta pikutara doala.



Zergatik Ikusi?

Ia mirarizkoa iruditzen zaidalako plataforma digitaletako ditxosozko algoritmoek guztia markatzen duten garaiotan, eta ekoizpenak geroz eta errepikakorragoak direnean, nortasun eta arima hain berezia duten era honetako harribitxiak azaltzea. Nortasun horren erantzule nagusia istorioa bera den arren, gidoiak duen indarra alegia, eta komikigile italiarrak erabili duen gizarte kritika bortitza, ezin daiteke albo batera utzi serie honek duen alderdi tekniko eta artistiko guztia. Animazio-estilo aldetik duen sinpletasun horrek, mezu nagusiari garrantzi handia ematen laguntzen dio, eta gidoia edozein pertsona identifikatuta sentitzeko moduko egoerez beteta dago.

Ezinbestekoak:

– BoJack Horseman (2014, Raphael Bob-Waksberg).
– Undone (2019, Raphael Bob-Waksberg).
– Primal (2019, Genndy Tartakovsky).

FITXA TEKNIKOA:



Zuzendaria: Zerocalcare
Urtea: 2023
Herrialdea: Italia
Generoa: Animazioa/ Umorea/ Drama
Iraupena: 6 atal
Non ikusi? Netflix