Pantaila Globala erakusketako lehiaketan parte hartzeko azken eguna: irailaren 5a

Pantaila Globala erakusketako lehiaketan parte hartzeko azken eguna: irailaren 5a https://www.gaztezulo.eus/albisteak/pantaila-globala-erakusketako-lehiaketan-parte-hartzeko-azken-eguna-irailaren-5a/@@download/image/20128236413pantaila_globala.jpg
2012/12/13
berria
Pantaila Globala erakusketako lehiaketan parte hartzeko azken eguna: irailaren 5a
Pasa den ekainaren 30etik Donostiako San Telmo museoan bisita daitekeenetik, 50 lagunek baino gehiagok hartu dute parte euren bideoekin. Erakusketak zinemagileek, bideoartistek, dokumentalistek eta, oro har, irudiaren profesionalek sortutako irudien bidez pantailen botereak  gure bizitzan duen garrantziaz hausnartzen du. Baina, horrez gain, publikoak sortutako kontraerakusketa bat ere badago.

Centre de Cultura Contemporania de Barcelonatik igaro ostean, ekaina amaieran heldu zen Pantaila Globala Donostiako San Telmo museora. Gilles Lipovetsky eta Jean Serroy-ren izen bereko liburuan oinarritua, erakusketak XXI. mendeko pantailen boterearen alberdi guztiak erakustea bilatzen du: sedukzioa, ikuskizuna, arketipoen eta ereduen sorkuntza, informazioa, elkarreragina, zaintza... Pantailak nonahi eta noiznahi ditugu, eta dena ikusteko eta egiteko aukera ematen dute; gizarte hipermodernoen ezinbesteko osagai bihurtu dira.
Komisarioen ikuspegi hori zazpi ataletan islatu dute erakusketan (historia, politika, kirola, publizitatea, gehiegitasuna, zaintza eta jokoa), eta atal bakoitza pantaila batean landuta dago. Hala, zinemagileek, bideoartistek, dokumentalistek eta, oro har, irudiaren profesionalek sortutako irudien bidez pantailaren botereak gure bizitzetan duen garrantziaren inguruko hausnarketa sustatu nahi dute.


Irailaren 5a, lehiaketan parte hartzeko azken eguna


Baina Pantaila Globalak, batez ere, jendearen parte hartzea sustatu nahi du. Horregatik, erakusketaren arduradunen eta egileen ikuspegi horren aurrean, bisitariek edo publikoak sortutako kontraerakusketa ere osatu nahi dute. Alegia, erabiltzaileek bideoak bidal ditzakete erakusketako komisarioen diskurtsoaren kontrapuntu gisa.
Hori egiteko azken eguna datorren irailaren 5a izango da. Sari nagusiaren irabazleak Donostiako 60. Zinemaldiko edozein saiotarako (galak salbuetsita) hamar tiketeko abonu bat eskuratuko du. Gainera, beste zazpi sari ere banatuko dituzte, erakusketako atal bakoitzeko bana, eta horiek Sail Ofizialeko filmeren bat ikusteko sarrera bikoitza jasoko dute.
Pantaila Globala Donostian dagoenetik, 50 bideo baino gehiago jaso dituzte, baina erakusketa Bartzelonatik pasa zen lehenago eta, ondorioz, guztira 326 dira aurkeztutako lanak.